2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

AMA

Resultado de imagen de AMA MARIANA RUIZ






Munduko ama guztiei eskainitako liburu ederra. Irudiak izugarri ederrak dira.Amentzako poema.Aderdi azpimarragarriak: amatasuna, haurtzaroa, hezkuntza, natura....



Ipuin hau irakurri dugu gelan eta izugarri gustatu zaie. Ama, zenbat gauza den ama!. Ipuin hau aprobetxatuz Mikel Laboaren abestia jarri diet "Oroitzen zaitudanean ama" eta begiak isteko eta beraientzat zer den ama pentsatzeko eskatu diet. Abestia bukatzean bakoitzak berarentzat zer den ama esan du, nola ikusi duten irudikatuta ama bere pentsamenduan. Batzuek bizikletan ibiltzen erakusten, beste batzuek elkarrekin lo egiten, parkean jolasten...

Eta bakoitzak bere marrazkia egin du, izugarri politak gainera. Eta proiektu txiki honekin bukatzeko Mikel Laboaren letra hartu eta hasiera eta amaiera erabiliz gure amarentzako olerkitxoak sortu ditugu:


Oroitzen zaitudanean ama..
...
Eta nik badakit zure begien ondoan nagoela.

2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

EMOZIOTEGIA: Jeloskortasuna eta bekaizkeria (enbidia)


Batzuetan ipuinen bitartez emozioen agerpenak edo isladapenak probokatu egiten ditut.Oraingoan ez, gelako elkarrizketa batean atera zen, berez. Enbidia, bekaizkeria eta berarekin batera jeloskortasuna. Beraz,gure emoziotegi liburua eskuratu eta definizioa irakurri genuen. Kontzeptuak argitu ondoren konturatu ginen askotan sentitu dugula biak, askotan bai.Oraingoan ere ilustrazioa aztertu genuen eta musika batekin lotu: 4 Estaciones-Verano-Presto-Vivaldi. 
Bukatzeko eta Antonio Vivaldi entzunaz marrazki bat 
egin zuten.


Prest beste bi gure Emoziotegirako: Bekaizkeria eta jeloskortasuna.