2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

GURE BELDURRAK

Gaur goizean Haizeak, Lurrek eta Leak beldurrezko istorio bat kontatu digute. Bai, Paulak kontatutako ume beldurgarri baten istorioa. Desagertzen zen ume baten ispirituaren istorioa. Ai ama!! Bat -batean denok gure gorputzaren barruan beldurra sentitu dugu, beldur galanta!!! Baina lasai!!! Asmatutako istorio bat zen. Hau aprobetxatuz bakoitzak dauzkagun beldurrak ateratzea pentsatu dugu. Ze ideia ona!!! Banan -banan gure beldurrak atera eta besteenak entzun ditugu. Ondoren, koloretako paper txikietan bakoitzak dituen beldurrak idatzi ditugu.





Hainbeste beldur idatzi doguz: iluntasunari beldurra, hiltzeari beldurra, gurasoak galtzeari beldurra, odolari beldurra, medikuei beldurra, buru handiei beldurra...







 Pilo bat idatzi ditugu, bakoitzak dauzkagun beldur dan-danak barrutik atera doguz .Eta orain zer? Ba kutxa batean sartzea danak erabaki dogu. Beraz, kartoizko kutxa bat hartu eta bertan sartuko doguz danak. Terek emon dozku kartoizko kutxa, baina apaindu beharra zegoen. Beldurrak ze kolore duen galdetu digu andereñoak eta denok aho batez eta alde batera erantzun dogu: BALTZA!!!! Ba beltzez margotu dugu gure kutxa, nozki!!







Orain kutxan danak sartuko doguz eta su emango dotzaguz geure beldurrei. Baina hori aurrerago izango da, eguraldi ona egiten duen egun batean kanpora urten eta "jo ta su "eta gure beldurrak hor bertan desagertuko dira!!! Saiatuko gara behintzat...jijiji!!!
 Bukatzeko gure beldurren marrazkia egitea erabaki dugu. Oso politak geratu zaizkigu .













2016(e)ko irailaren 26(a), astelehena

ARGI ETA BELTZI

Haizeak kuia bat ekarri du gelarako. Argi ipini dotzagu izena. Gainera haurdun etorri da eta kuna txiki bat euki dau. BELTZI jarri diogu izena.





GURE MASKOTA BERRIAK

 Beste egunean Haizeak kui politx batzuk ekarri ebazan gelara. Begira ze politak!!!