2017(e)ko azaroaren 25(a), larunbata
MIAMI PROIEKTUA
Proiektu hau Asier eta Anderren etorreraren ondorioz garatu da. Gure gelan festa bat antolatzea pentsatu genuen. Horretarako hainbat gauza prestatu ditugu, adibidez behean duzuen bideotxoa.
2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena
AMA
Munduko ama guztiei eskainitako liburu ederra. Irudiak izugarri ederrak dira.Amentzako poema.Aderdi azpimarragarriak: amatasuna, haurtzaroa, hezkuntza, natura....
Ipuin hau irakurri dugu gelan eta izugarri gustatu zaie. Ama, zenbat gauza den ama!. Ipuin hau aprobetxatuz Mikel Laboaren abestia jarri diet "Oroitzen zaitudanean ama" eta begiak isteko eta beraientzat zer den ama pentsatzeko eskatu diet. Abestia bukatzean bakoitzak berarentzat zer den ama esan du, nola ikusi duten irudikatuta ama bere pentsamenduan. Batzuek bizikletan ibiltzen erakusten, beste batzuek elkarrekin lo egiten, parkean jolasten...
Eta bakoitzak bere marrazkia egin du, izugarri politak gainera. Eta proiektu txiki honekin bukatzeko Mikel Laboaren letra hartu eta hasiera eta amaiera erabiliz gure amarentzako olerkitxoak sortu ditugu:
Oroitzen zaitudanean ama..
...
Eta nik badakit zure begien ondoan nagoela.
2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena
EMOZIOTEGIA: Jeloskortasuna eta bekaizkeria (enbidia)
Batzuetan ipuinen bitartez emozioen agerpenak edo isladapenak probokatu egiten ditut.Oraingoan ez, gelako elkarrizketa batean atera zen, berez. Enbidia, bekaizkeria eta berarekin batera jeloskortasuna. Beraz,gure emoziotegi liburua eskuratu eta definizioa irakurri genuen. Kontzeptuak argitu ondoren konturatu ginen askotan sentitu dugula biak, askotan bai.Oraingoan ere ilustrazioa aztertu genuen eta musika batekin lotu: 4 Estaciones-Verano-Presto-Vivaldi.
Bukatzeko eta Antonio Vivaldi entzunaz marrazki bat
Bukatzeko eta Antonio Vivaldi entzunaz marrazki bat
egin zuten.
Prest beste bi gure Emoziotegirako: Bekaizkeria eta jeloskortasuna.
EMOZIOTEGIA: BAKARDADEA
Gaztelerazko El Pez Arcoiris ipuina aprobetxatuz, BAKARDADEAren emozioa landu dugu.Bakardadea lagun arte falta da. Batzutan oso praktikoa izan daiteke, inork zu ez gogaitzea nahi duzunean. Baina itota ere senti zaitezke, uste baduzu ez duzula norengana jo edo gauzak norekin partekatu. Jendearekin gaudela ere bakarrik sentitu al garela kontuatu gara. Gogoan ez zaituztenean edota baztertzen zaituztenean bakarrik sentitu gaitezke.
Beheko link honetan duzue ipuinaren bideoa.
https://www.youtube.com/watch?v=Dr92P3eXvAM
Ipuinataz hitzegin ondoren eta bakardarearen emozioa identifikatu eta argitu ondoren, bakoitzak bere esperientziak kontatu zituen , bakardarea sentitu dueneko esperientziak. Elkarrizketa oso polita izan zen. Emoziotegi liburuan agertzen den ilustrazioa ere aztertu genuen. Bukatzeko arrain bat koloreztatu genuen eta ezkata disdiratsuak jarri genizkion.Ba geneukan gure emoziotegian lehen emozioa: BAKARDADEA.
2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala
EMOZIOTEGIA edo emozioen txokoa.
EMOZIOTEGIA
Hezkuntza emozionala edo konpetentzia emozionala lantzeko proiektu bezala planteatu da " EMOZIOTEGIA". Helburua pertsona osasuntsuagoak garatzea da, beraien arazoei aurre egiten ikasiko duten pertsonak.Autonomoagoak izango diren pertsonak. Bizitzako hainbat egoera aztertzeko eta kudeatzeko gai izango diren pertsonak.
Horretarako gelan EMOZIOTEGIA deitu diogun txoko bat jarri dugu. Txoko horretan, ateratzen diren emozioak jartzen joango gara.
Honetarako Emoziotegi liburua erabiliko dugu. Liburu hau emozioen hiztegi bat da.
Umeentzat oso zaila da sentitzen duenari izena jarri eta identifikatzea. Eta askotan emozio bat edo bestea nahastu egiten dituzte. Proiektu honekin eta liburu honetan oinarrituz, emozio hoiek plazaratu , aztertu eta identifikatuko ditugu eta umeek bere egunerokotasunari aurre egiteko behar dituzten tresnak ematen saiatuko gara.
Emozioak marrazki baten bidez adieraziko dituzte, sormenari eta arte hezkuntzari bidea zabalduz. Abestien bidez, emozioak identifikatu eta erlazionatuko ditugu. Emozio bakoitza musika batekin lotuko da,ezin baita ukatu bi hauen arteko lotura estua.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)