2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

AMA

Resultado de imagen de AMA MARIANA RUIZ






Munduko ama guztiei eskainitako liburu ederra. Irudiak izugarri ederrak dira.Amentzako poema.Aderdi azpimarragarriak: amatasuna, haurtzaroa, hezkuntza, natura....



Ipuin hau irakurri dugu gelan eta izugarri gustatu zaie. Ama, zenbat gauza den ama!. Ipuin hau aprobetxatuz Mikel Laboaren abestia jarri diet "Oroitzen zaitudanean ama" eta begiak isteko eta beraientzat zer den ama pentsatzeko eskatu diet. Abestia bukatzean bakoitzak berarentzat zer den ama esan du, nola ikusi duten irudikatuta ama bere pentsamenduan. Batzuek bizikletan ibiltzen erakusten, beste batzuek elkarrekin lo egiten, parkean jolasten...

Eta bakoitzak bere marrazkia egin du, izugarri politak gainera. Eta proiektu txiki honekin bukatzeko Mikel Laboaren letra hartu eta hasiera eta amaiera erabiliz gure amarentzako olerkitxoak sortu ditugu:


Oroitzen zaitudanean ama..
...
Eta nik badakit zure begien ondoan nagoela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina