2017(e)ko abenduaren 9(a), larunbata
2017(e)ko azaroaren 25(a), larunbata
MIAMI PROIEKTUA
Proiektu hau Asier eta Anderren etorreraren ondorioz garatu da. Gure gelan festa bat antolatzea pentsatu genuen. Horretarako hainbat gauza prestatu ditugu, adibidez behean duzuen bideotxoa.
2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena
AMA
Munduko ama guztiei eskainitako liburu ederra. Irudiak izugarri ederrak dira.Amentzako poema.Aderdi azpimarragarriak: amatasuna, haurtzaroa, hezkuntza, natura....
Ipuin hau irakurri dugu gelan eta izugarri gustatu zaie. Ama, zenbat gauza den ama!. Ipuin hau aprobetxatuz Mikel Laboaren abestia jarri diet "Oroitzen zaitudanean ama" eta begiak isteko eta beraientzat zer den ama pentsatzeko eskatu diet. Abestia bukatzean bakoitzak berarentzat zer den ama esan du, nola ikusi duten irudikatuta ama bere pentsamenduan. Batzuek bizikletan ibiltzen erakusten, beste batzuek elkarrekin lo egiten, parkean jolasten...
Eta bakoitzak bere marrazkia egin du, izugarri politak gainera. Eta proiektu txiki honekin bukatzeko Mikel Laboaren letra hartu eta hasiera eta amaiera erabiliz gure amarentzako olerkitxoak sortu ditugu:
Oroitzen zaitudanean ama..
...
Eta nik badakit zure begien ondoan nagoela.
2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena
EMOZIOTEGIA: Jeloskortasuna eta bekaizkeria (enbidia)
Batzuetan ipuinen bitartez emozioen agerpenak edo isladapenak probokatu egiten ditut.Oraingoan ez, gelako elkarrizketa batean atera zen, berez. Enbidia, bekaizkeria eta berarekin batera jeloskortasuna. Beraz,gure emoziotegi liburua eskuratu eta definizioa irakurri genuen. Kontzeptuak argitu ondoren konturatu ginen askotan sentitu dugula biak, askotan bai.Oraingoan ere ilustrazioa aztertu genuen eta musika batekin lotu: 4 Estaciones-Verano-Presto-Vivaldi.
Bukatzeko eta Antonio Vivaldi entzunaz marrazki bat
Bukatzeko eta Antonio Vivaldi entzunaz marrazki bat
egin zuten.
Prest beste bi gure Emoziotegirako: Bekaizkeria eta jeloskortasuna.
EMOZIOTEGIA: BAKARDADEA
Gaztelerazko El Pez Arcoiris ipuina aprobetxatuz, BAKARDADEAren emozioa landu dugu.Bakardadea lagun arte falta da. Batzutan oso praktikoa izan daiteke, inork zu ez gogaitzea nahi duzunean. Baina itota ere senti zaitezke, uste baduzu ez duzula norengana jo edo gauzak norekin partekatu. Jendearekin gaudela ere bakarrik sentitu al garela kontuatu gara. Gogoan ez zaituztenean edota baztertzen zaituztenean bakarrik sentitu gaitezke.
Beheko link honetan duzue ipuinaren bideoa.
https://www.youtube.com/watch?v=Dr92P3eXvAM
Ipuinataz hitzegin ondoren eta bakardarearen emozioa identifikatu eta argitu ondoren, bakoitzak bere esperientziak kontatu zituen , bakardarea sentitu dueneko esperientziak. Elkarrizketa oso polita izan zen. Emoziotegi liburuan agertzen den ilustrazioa ere aztertu genuen. Bukatzeko arrain bat koloreztatu genuen eta ezkata disdiratsuak jarri genizkion.Ba geneukan gure emoziotegian lehen emozioa: BAKARDADEA.
2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala
EMOZIOTEGIA edo emozioen txokoa.
EMOZIOTEGIA
Hezkuntza emozionala edo konpetentzia emozionala lantzeko proiektu bezala planteatu da " EMOZIOTEGIA". Helburua pertsona osasuntsuagoak garatzea da, beraien arazoei aurre egiten ikasiko duten pertsonak.Autonomoagoak izango diren pertsonak. Bizitzako hainbat egoera aztertzeko eta kudeatzeko gai izango diren pertsonak.
Horretarako gelan EMOZIOTEGIA deitu diogun txoko bat jarri dugu. Txoko horretan, ateratzen diren emozioak jartzen joango gara.
Honetarako Emoziotegi liburua erabiliko dugu. Liburu hau emozioen hiztegi bat da.
Umeentzat oso zaila da sentitzen duenari izena jarri eta identifikatzea. Eta askotan emozio bat edo bestea nahastu egiten dituzte. Proiektu honekin eta liburu honetan oinarrituz, emozio hoiek plazaratu , aztertu eta identifikatuko ditugu eta umeek bere egunerokotasunari aurre egiteko behar dituzten tresnak ematen saiatuko gara.
Emozioak marrazki baten bidez adieraziko dituzte, sormenari eta arte hezkuntzari bidea zabalduz. Abestien bidez, emozioak identifikatu eta erlazionatuko ditugu. Emozio bakoitza musika batekin lotuko da,ezin baita ukatu bi hauen arteko lotura estua.

2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna
NEKAZAL AZOKA ANTOLATZEN
Kaixo familiak:
Kurtsoari hasiera emateko proiektu txiki batekin hasi gara lanean. NEKAZAL AZOKA ANTOLATZEN deitu diogu. Gure helburua larunbat honetan Ispastarren dagoen Nekazarien Azokan parte hartzea eta gure baratza erakustea izango da. Guk geuk antolatuko dugu!! Hemen argazki batzuk, aurrerago eskegiko dugu proiektu osoaren azalpentxoa.

2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena
2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna
UMEEN ESKUBIDEAK
Oraingo honetan baloreetan umeen eskubideei buruz ikertzen ibili gara. Konturatu gara nahiz eta munduko ume guztiek eskubide berdinak izan, leku askotan ez direla betetzen. Hona hemen gure lantxoa!
2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala
2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala
PROYECTO: Lágrimas bajo la cama
Oraingo honetan gaztelaniako
proiektu polit batekin gatoz. Helburua gaztelaniaz mintzatzea, idaztea eta gure barneko
sentimenduak plazaratzea izan da.
“Lágrimas bajo la cama” . Ana Meilán.
El cuento habla con mucho cariño, ternura y respeto
sobre las emociones, en especial la tristeza, y cómo a veces los pequeños sólo
saben expresar lo que sienten a través del llanto. A la vez, nos hace
reflexionar sobre el peligro de reprimir nuestras emociones.
Además nos muestra una sociedad igualitaria y sin estereotipos de género, donde un hombre puede llorar o una mujer arreglar una cañería.
Además nos muestra una sociedad igualitaria y sin estereotipos de género, donde un hombre puede llorar o una mujer arreglar una cañería.
Proyecto:
Hemos leído el cuento. Después de una larga charla y después de
expresar nuestros sentimientos, hemos creado nuestro “ Bote de Lágrimas” ,donde
cada alumno hemos colocado nuestras lágrimas, escribiendo en cada una de ellas por
qué motivo hemos llorado alguna vez. Nos hemos dado cuenta que hay distintos
tipos de lágrimas: lágrimas de dolor, de tristeza, de emoción, de risa, de
rabia… Y lo más importante. Nos hemos dado cuenta que todo el mundo llora:
niños, padres, madres, abuelos, abuelas… y que llorar es importante y necesario
para expresar nuestros sentimientos.
Para finalizar hemos creado nuestro propio audio-cuento.
2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna
2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna
2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala
2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena
AGUR NEREA
Nerea gurekin egon da praktikak egiten, baina zoritxarrez ostiralean joan zitzaigun. Asko botako zaitugu faltan!! MILA MOSU DANON PARTEZ
2017(e)ko urtarrilaren 22(a), igandea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)